Divemaster SSI

 

HELBURUA:

Divemaster ziurtagiriak laguntzaile zertifikatu baten lana egin dezaketen hautagaiak errekonozitzen ditu, azken hauek lan hau aurrera eraman ahal izateko ezagutzak eta formakuntza izan behar dute. Lan hauen barnean honako hauek daude: SSI instruktoreei laguntza prestatu Try Scuba Diving programan (urpekaritza bataioan), Scuba Diver, Open Water Diver eta Hezkuntza jarraituan.



BALDINTZA ADMINISTRATIBOAK:

Mediku-ziurtagiria, urte bateko (1) aintzinatasunarekin, non hautagaia urpekaritzaren praktikarako gai dela jartzen duen.

RCP eta Lehen Laguntza-n formakuntzen agiriak, bi (2) urteko aintzinatasunarekin.

Oxygen Provider formakuntzaren agiriak, bi (2) urteko aintzinatasunarekin.



HAUTAGAIAREN ALDEZ AURREKO BALDINTZAK:

Gutxieneko adina: 18 urte

Dive Guide aktiboa izan behar da profesional egoeran edo beste agentzia baten baliokidetasuna izan.

Urpekaritzaren Zientziaren ziurtagiria izan behar du.

Gutxienez 60 murgialdi erregistratuak izan behar ditu itsasoan, 40 ordu edo gehiagorekin.



GOMENDIOAK:

SSI-k gomendatzen du urpekaritza profesionalaren hautagai guztiek “Aire Enriquecido Nitrox” programaren ziurtagiria izatea.



DENBORA:

Ikastaroa osatzeko gomendatzen diren orudak: 55-65 ordu (8 egun).

Instruktore Trainer-ak ikasleen gaitasun eta beharren arabera, eta itsasoaren baldintzen arabera ordutegiak eta klaseak zehaztuko ditu.


SALNEURRIA: 607 €


Salneurriaren barne dagoena:

•SSI Ziurtagiri Digitala (D-Card) eta Ziurtagiri fisikoaren tarjeta (C-Card).

•Botilak eta plomoak.

•Formakuntzarako materialak eta streaming online-n bideoak

•Galdera interaktiboak, nota pertsonalak.

•Ikaslearen gidaliburu digitala.

•Azterketaren tasak.

•Ziurtagiriaren tramitazioa.


Salneurriaren barnean ez dago:

•Ikaslearen urpekaritza ekipamendua.

•Mediku-ziurtagiriaren kostua.

•SSI erregistro profesionalean izen ematea, behar izanez gero (50 € gehi BEZ-a).

•Hautagaiaren ostatu ematea behar izanez gero.



VOLVER

SSI-rekin ikasten jarraitu

AQUÀTICA ILLES MEDES - ITR # 711215

PARATGE CAMP DE L'ARBRE S/N (CAMPING LES MEDES)

17258 L’ESTARTIT - GIRONA

SPAIN

WWW.CURSOSDEINSTRUCTORDEBUCEOSSI.COM - INFO@AQUATICA.CAT - WWW.AQUATICA.CAT

+34 972 750 656 - +34 609311133